Tai Chi-a Txinako arte martzial mota bat da, barnealdeko arte martzial bezala ezaguna. Mugimendu geldo, malgu, suabe eta eraginkorrak nahasiz, norbera erlaxatu eta tentsioak askatzea lortuko dugu. Harmonian eta lasaitasunean bizita, Tai Chia-k hainbat gaitz ekiditen lagunduko digu: odol tentsio altuak, liseriketa arazoak eta bihotzeko gaitzak, besteak beste.